Laura Mintegi Lakarra

Betaurrekoei esker, Laura Mintegi Lakarra.1983

Betaurrekoei esker (Ilusioaren Ordaina ipuin-bilduma), Laura Mintegi Lakarra.1983

Honelaxe hasi nintzen entzuten, pixkanaka-pixkanaka gaian sartzen, inguruaz ahazten eta berak zuzentzen zizkidan hitzak xurgatzen. Eszenak imajinatuz, pertsonaien aurpegiak zirriborratuz, bera ere eszenatoki horretan jarriz, nire begien aurrean ikusi nuen orain kontatu nahi dizuedan istorio, hobe esateko, historia hau.

Nerbioi ibaiaren ezkerraldean dauden lantegietako batean egiten zuen lan gure lagunak. Koldo Uribarri deituko duguna. BABCOK WILCOX izeneko lantegian lan egiten zuen, peoi, eta bizi, Barakaldon bertan zegoen pentsio batean. Hauxe zen eguneroko bizitza arrunta: goizez lan, pentsioan bazkaldu, arratsaldez lan, gauez poteak tabernaz taberna eta lotara, biharamunean lan egiteko prestu, bazkaldu… Honela ixten zen zikloa. Auzokoentzat historia gabeko mutila zen, ezezaguna baina lagun ona, eskuzabala. Laguntzeko prest baina bere buruaz erreserbatua, inolako informaziorik ematen ez zuena.

Egunak joan egunak etorri, honela ematen zuen Koldok bizitza”.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.