Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

Portugaleteko Burdinazko Kaia

Gaur Churruca Kaia izenaz ere ezagunaden Burdinazko Kaiaren proiektua 1879ko amaieran onetsi zen eta 1887an inauguratu zuten. Kaiak olatuen talka jasan behar zuenez, Churrucak burdinazko egitura bat eraiki zuen, haridun zutoinen gainetik, egitura hura, aldi berean, goialdeko aldamio moduan erabili ahal baitzen zurezko zorua egiteko.

Harri-lubeta jartzeaz gain, hormigoizko hormagune bat ere eraiki zuen zutoinen artean, ohiko itsasaldi bizien mailaren gainetik, hau da, ekinokzioko itsasbeheraren gainetik, 4,20 metrora iritsita, itsasbeheranzko eta itsasgoranzko korronteak bidera zitzan.

Erdiurpean egoten zen kai gisako honek abantaila handiak eskaintzen zituen, harri-lubetaren beharra gutxitu eta itsasgora bizietan ubide zabalagoa uzten zuelako.

Portugaleteko Burdin Kaiak Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute 2011n, Monumentu kategoria duelarik.

 

Testuaren azpian burdinazko kaiaren hiru irudi daude.

Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

 


Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.