RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

Zubi Eskegirako leihoa

Amaia Barrena Garciaren testua

Bi egia, aurrez aurre, mendeetan zehar elkarren kontrako pultsuan. Elkarri begiratzen diote, elkar ukitzen dute. Ur-bazter bakoitza bere biztanleen ondare. Batzuetan emango luke euria zuzentzeko urrutiko kontrola zutela batzuek, besteek, ordea, zulaturiko euritakoak besterik ez. Gaur egun ere oraindik bi geografía ezberdin dira; lisatutako arropa kaxoia bata, eta parerik gabeko galtzerdiz beteriko kaxoia bestea. Bien artean egur hezezko txalupak kulunkatzen dira, asfaltatu gabeko errepide batetik doan autobus bateko bidaiariak kulunkatzen diren bezala. Baina ez dira hauek minutu gutxiro itsasadarra zeharkatzen dutenak. Izarren materialez sortutako zubia da, zeruan zintzilik bagoi bat mantentzen duen burdina da, erraldoi ikusezin batek eutsitako txotxongiloa dirudien kabina. Munduko izkina denetatik datoz transbordadore berezi hau ikustera. UNESCOrekin hizketan dagoen zubi hau, aldi berean asfaltotik asfaltora lanera bidean doazenez, eskola garaiko motxilez, edo lurra inoiz ukitzen ez duten muxuez betetzen den hau. Ikutuko balute itsas azpiko fauna geldiezin eta bizia zapalduko lukete, zure aurrean dauden bi hirien historia bezain bizi eta geldiezin.

Ventana hacia el Puente Colgante. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
Ventana hacia el Puente Colgante. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria
RIALIA, Industriaren Museoa
RIALIA, Industriaren Museoa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.