PILOTUAREN DORREA
Portugaleteko kaiaren muturrean, Churrucak burdinazkoa eraiki baino lehen bazegoen dorre zirkular bat, «Pilotuaren Dorrea» deitua. Handik egiten zituen seinaleak Portuko Gidari Nagusiak, egunean banderez, gauean argiez, sartu edo irten behar zuten ontziak gidatzeko. Portuko Gidari Nagusia barratik haratago egonez gero, talaiari batek errepikatzen zituen seinale berak Portugaleteko kaiaren puntatik. Banderarik agerian ez egoteak barratik nabigatzerik ez zegoela esan nahi zuen.
Leman-gidariak (portuko gidariak) gizonezkoa izan behar zuen, itsaso zabalean lau urte emandakoa eta Bizkaiko kostaldeko ibilbide eta itsasaldi, hondarpe, uharri, korronte, punta eta lurmuturren jakitun.
Argazkian: Portugaleteko kaiaren hasiera puntua, Pilotuaren Dorrea eta itsasaldien neurria hartzen zituen mareografoa agerian daudela. Lehen planoan Portugaleteko Salto hondartza eta hondoan Areetakoa eta “Mojijonera” kaia, 1890. urtean zeuden bezala.
MAREOMETROA
Erlojugintzan oso ospetsua zen enpresa frantziar bat izan zen flotagailudun mareometro honen egilea. 1883an instalatu zen Burdin Kaiaren hasieran mareen maila neurtzeko eta itsasoko uren mailen aldaketak eta altuera, metrotan, adierazteko, orratz bat duen esfera bat erabiliz. Behaketa eginda, neurtutako balioak zuzenean ematen zituen, baina ez zituen erregistratzen; horregatik ez da mareografo bat.
ARGITERIA
Argiteria elektrikoa 1883an instalatu zen portuan, gaueko itsasaldiak ere baliatzeko asmoz. Argiteriaren osagaiak ziren arku elektrikodun 33 lanpara, lurrun makina bat eta dinamo-sorgailu bat.
SEINALEEN DORREA
Sistema hau 1900an jarri zen martxan. Bokaleak onartzen zuen gehienezko sakoneraren berri ematen zuen itsaso zabaletik jakiteko moduan, 15 minututan behin oraingotzen zen diskoen konbinaketari esker.
RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria