Babcock & Wilcox Galdara, Wif Motakoa
Babcock & Wilcox sistemako galdarak 10 eta 15 gradu arteko angeluz okertutako ur-hodiez hornituta zeuden, ura hobeto ibil zedin. Korronte konbektiboak eusten zion uraren zirkulazioari, hau da, zirkulazio naturaleko korronte batek, eta berogailua nahiz kargagailu mekanikoa baliatzen zituzten. Halako galdarak soldatu gabeko altzairuzko hodi luzatuak erabiliz eraikitzen ziren.
Ura hodien barrutik zihoan, eta kanpoko suak berotzen zuen. Erregaia beheko aldean zegoen labearen barruan erretzen zen, eta bertan sortzen zen gas beroak ura irakinarazten zuen, lurruna sortu eta danborraren goialdera itzuli egiten zen.
Hodi inklinatuak elkarri lotuta zeuden, eta lurrunez nahiz urez beteriko danbor horizontal batera atxikita, bai eta, ezpurutasunak kentzen zituen andel edo tanga batera ere, galdararen atzealdean eta behealdean. Galdarak bi ate zeuzkan, ikuskatu ahal izateko, eta beste euskarri batzuk ere bai, hala nola uraren adierazlea, manometroa eta segurtasun-balbula.
Lurrun-galdara akuotubular horiek patentatuta zeuden eta enpresak ekoitzitako produktu entzutetsuenak ziren. 1888. urtean, Edisonek idatzi zuen Babcock & Wilcox galdara «Jainkoaren baimenaz, gizakiak egin dezakeen galdararik onena» zela.