Altos Hornos. Rialia, Industria museo

ALTOS HORNOS DE VIZCAYA

ALTOS HORNOS DE VIZCAYA

1879an, Francisco de las Rivas y Ubietak, Mudelako markesak, karmeldarren lursailak erosi zituen, desamortizaziotik eta «Cantabrian Iron Co Limited» sozietatetik eratorritakoak, eta«San Francisco del Desierto» lantegia jarri zuen bertan.

1882an, behin «Nuestra Señora del Carmen» lantegia modernizatu zutenean, «Ibarra hermanos y Cía» sozietatea «Sociedad Altos Hornos y Fábricas de hierro y acero de Bilbao» bilakatu zen.

1882an baita ere, Víctor eta Beningno Chávarri Salazar anaiek, beste kide batzuekin batera, «Sociedad Metalúrgica y Construcciones La Vizcaya» eratu zuten, eta enpresa horren labe garaiak 1885an jarri zituzten martxan.

«La Iberia» burdinzuri-lantegia 1887an sortu zen, urte horretan «La Vizcaya» sozietatearen lursailetan instalatutako «Goitia y Cía» konpainia Sozietate Anonimo bihurtu zenean.

1902ko apirilaren 29an, «Altos Hornos y Fábricas de hierro y acero de Bilbao» sozietatea, «La Vizcaya» eta «La Iberia» fusionatu egin ziren, eta elkarte horretatik «Altos Hornos de Vizcaya» (AHV) (Bizkaiko Labe Garaiak) sozietatea eratorri zen.

1924an, «Altos Hornos de Vizcaya» (AHV) sozietateak «San Francisco del Desierto» lantegia erosi zuen.

 

Siderurgia-enpresa handi horiek bat egitearen ondorioz sozietate indartsu eta lehiakor bat sortu zen, «Altos Hornos de Vizcaya» (AHV), hain zuzen ere, XX. mendean zehar Bizkaiko gizartearen eta ekonomiaren ardatzetako bat izan zena.

 

Siderurgia. Rialia, Industria museo
Siderurgia. Rialia, Industria museo
La Vizcaya. Rialia, Industria museo
La Vizcaya. Rialia, Industria museo
Altos Hornos. Rialia, Industria museo
Altos Hornos. Rialia, Industria museo

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.