Gabriel Aresti

Gabriel Aresti

Zorrotzako portuan aldarrika, Gabriel Aresti. 19631

Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin…
Eztago kablerik…
Bestela…
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.

 

Bizkaitarra (Zatiak), Gabriel Aresti. 1959

[…] Miseria tristea gosete andia
Barakaldo zikiña Sestao ordia
Pentsamentu bat daukat buruan gordia
Frabika itsusi orreik benetan zer dia
Sarama-burdia?
Txakurren ardia?
Zeru ipurdia?
Odol izardia!
Esperantza guztien urkamendia.
Juan ziñian automobillaz iños Sanander aldera?
berdetasuna ez ikusteko bidean dago aukera.
Edo bestelan Burtzeñatikan oñez Portugaletera?
etse beltzezko zeru gorrizko korridu dozu ballera?
kamiño biak etorten dira infernu barri batera
Dolore pena tormentu eta neke guztien billera
Arrazoien ukaera
Arana baten euskera
Orregaitikan euskal erriok lotsatu biarrak gera. […]

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.