Torre de señales. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

Seinaleen dorrea

SEINALEEN DORREA

Portura sartzeko zain zeuden itsasontziei barraren sakonera adierazten zien seinaleen dorrea erreproduzitu dugu. Masta bat du, kablez osatutako erronbo bat, erpinetan lau disko eta erdian disko bat dituena. Goiko erpinaren diskoan 1 zenbakia agertzen da eta metro 1 adierazten du; behekoan 2 zenbakia azaltzen da, 2 metro adierazteko; zure ezkerrekoak 0,25 dio; zure eskuinekoak 0,50 metro adierazten ditu; eta erdikoak 4 bat dauka, 4 metro adierazteko. Bost disko horien konbinazioarekin, jaso eta jaitsiz, 0,25 metroko sakoneratik 7 metro eta 75 zentimetrora arte adieraz daiteke.

Egizu proba.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.