Construcción Naval. RIALIA

Ontzigintza

Ontzigintza

Egurrezko ontzigintza tradizionala bigarren jarduera garrantzitsuena zen burdinolen ostean, baina gainbeheran erori zen, harik eta XIX. mendearen azken laurdenean desagertu zen arte.

Itsasadarreko burdinazko ontzigintzaren aroan bereziki garrantzitsua izan zen Espainiako Armadarako hiru ontzi eraikitzeko kontratua, José M.a Martínez de las Rivasi esleitua. Azken horrek sozietatea eratu zuen Charles Mark Palmer-ekin batera. 1889an, ontziola Sestaoko lurretan ezarri zen, eta 1891n hiru ontzi korazatuak uretaratu ziren: Infanta María Teresa, Vizcaya eta Almirante Oquendo. Martínez Rivas, Palmer & Cía sozietatea 1892ko urtarrilean Astilleros del Nervión S.A. bihurtu zen.
1900 urtean, Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques konpainia eratu zen, Ramón de la Sota eta Eduardo Aznar-ek sustatuta, Dike Lehor zaharretan, Olabeagan.

1916an, Sociedad Española de Construcción Naval sozietateak (1909an sortua) Sestaon ontziola bat altxatu zuen, eta 1924an Nerbioiko Ontziolak xurgatu zituen.

1969an Euskalduna, Naval eta Astilleros de Cádiz batu egin ziren, Astilleros Españoles, S.A. eratzeko. Hala, penintsulako ontzigintzarik garrantzitsuena eta Europako handienetakoa bihurtu zen.

Berregituraketa horren ondorioz, Euskalduna ontziola itxi egin zen, 1988an. 2000. urtean, AESA Bazán enpresa nazionalarekin batu zen eta, bertatik, IZAR taldea sortu zen, 2005ean Navantia bihurtzeko. 2020an behin betiko itxi dira Sestaoko ontziolak.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.