Grua Carola. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

Carola garabiaren maketa

CAROLA GARABIA

Garabia 1957an hasi zen martxan, Euskalduna ontziolako 1. harmailaren buruan, eta penintsulan ontziak eraikitzeko egin zen sareta-arkupeko lehen garabia izan zen.

Burdinazko kroskoa zuten ontziak hasieran egurrezkoak bezala eraikitzen ziren. Garabien laguntzaz, burdinazko profilak, zuakerrak edo kaskoaren forrurako xaflak hurbildu eta banan-banan akoplatzen ziren, errematxe amaigabeekin. XX. mendearen erdialdean, soldadurak errematxeak ordezkatu zituen, eta xaflak lurrean soldatzen eta harmailetan mihiztatzen hasi ziren. Horretarako, beharrezkoa zen garabi indartsuago bat. Carola garabiak 30 tonara arteko piezak kargatu zitzakeen eta 60 metro inguruko altuera zuen.

Carol Iglesiasi zor dio izena, itsasadarraren eskuinaldean bizi eta ezkerraldean lan egiten zuen emakumeari.

Maketa hau Bilboko Salestarren ikastetxeko ikasleek egina da. Ukitzeko moduko erreplika hau Carola garabiaren erreplika zehatza da. Izan ere, Bilboko Itsas Museoko bildumako piezarik nabarmenetakoa dugu.

Maqueta de la Grúa Carola, realizada por Salesianos Bilbao. Rialia. Industria museoa
Maqueta de la Grúa Carola, realizada por Salesianos Bilbao. Rialia. Industria museoa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.