Facundo Perezagua. Movimiento obrero en Bizkaia.Rilaia. Industria museoa

Facundo Perezagua Suárez

Facundo Perezagua Suárez (1860-1935)

Langile metalurgikoa izan zen, Toledon jaioa, eta sozialismoaren ideiak zabaldu zituen Bizkaiko lantegi metalurgikoetan eta meategietan. Hamarkada askotan zehar, euskal sozialismoaren liderra izan zen; izan ere, 1890ko maiatzean Bizkaiko lehenengo greba orokorra zuzendu zuen, Greba Handia (La Gran Huelga) delakoa, eta 20.000 pertsona baino gehiago batu ziren. Ezkerraldeko meatze-eremuko greba handien sustatzailea eta burua izan zen urte askotan zehar.

Zugaztietako, Trianoko edota Miribillako industria-paisaia bere biografiaren parte izan ziren. Bere erradikalismoa eta antiklerikalismoa erabakigarriak izan ziren langileen borrokan, eta lehenengo zinegotzietariko bat izan zen Bilbo Handian. Indalecio Prietoren (1883-1962) ildo erreformista agertu zenean, Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat izan zen. eta Euzko Gudarostearen batailoi komunista nagusietako batek bere izena eraman zuen: Facundo Perezagua Batailoia.

Portugalete mugako hiri-geografia horren parte zen, eta langileen multzoak bertara iristen ziren, tokiko bideetatik, gizarte-gatazkako egoeran eta gizon horren gidaritzapean. Sasiprofeta eta bizar luzeduna, Perezagua Vicente Blasco Ibáñezen (1867-1928) El Intruso obran agertu zen, bai eta Julián Zugazagoitiaren (1899-1940) El Botín liburuan ere.

Facundo Perezagua. Movimiento obrero en Bizkaia.Rilaia. Industria museoa
Facundo Perezagua. Movimiento obrero en Bizkaia.Rilaia. Industria museoa. Fuente: wikipedia

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.