Rialia Industria Museoa – Rialia Museo de la Industria

Bizkaia Zubiaren proiektua

Bizkaia Zubiaren Proiektua

Martín Alberto de Palacio Elissagüe arkitektoak eta Ferdinand Joseph Amodin ingeniariak asmatu eta diseinatu zuten munduko lehenengo transbordadore-zubia. Lankidetza-hitzarmen bana sinatu zuten, eta bakoitzak “Bao handietarako transbordadore-zubia” asmatu izanaren patentea eskatu zuen, egun berean eta ordu berean: 1887ko azaroaren 5ean, goizeko 11:00etan, Palaciok Bizkaiko Gobernu Zibilean eta Amodinek, ordea, Parisen. Ekimen pribatu bidez eraiki zuten zubia, 1887tik 1893ra bitartean, eta Santos López de Letona izan zen akziodun nagusia.

UNESCOk zubia gizadiaren ondare izendatu zuen 2006ko uztailaren 12an. Gaur egun, Somorrostroko zain hematite gorri kolorearekin dago margotuta.

Planoak eta patentea Alberto Santana Ezquerrak eman ditu.

Patente de Ferdinand Arnodin. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria
Ferdinand Arnodinen patentea. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria
Proyecto del Puente colgante de Ferdinand Arnodin. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria
Ferdinand Arnodinen Portugaleteko Zubiaren proiektua. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria