Rialia Industria Museoa – Rialia Museo de la Industria

Portugaleteko barra

Kontxako eta Bilboko barrako planoa Portugaleteko ainguralekutik egina Erret Armadako Brigadier D. Vicente Tofiño de San Miguelek eraikia. 1789. urtean. RIALIA
Kontxako eta Bilboko barrako planoa Portugaleteko ainguralekutik egina Erret Armadako Brigadier D. Vicente Tofiño de San Miguelek eraikia. 1789. urtean. RIALIA

 

Lehenengo atlas hidrografiko zientifikoa, Vicente Tofiño de San Miguelek sortu zuen. Esan liteke hau izan zela XVIII mendeko sorkuntza kartografiko esanguratsuena eta gainera kartografia modernoaren oinarria. Lur eta itsas behaketez gain behaketa astronomikoak eta geometrikoak ere bateratzen ditu. Hain dira zehaztasun geografiko handikoak Alemania naziak II Mundu Gerra garaian urpekariak nabigatzeko erabili zituela.

Portuaren arazorik handiena, mendeetan zehar, izatez, Portugalete aldean zegoen harea barra mugikorra zen, bokalearekiko zeharka zegoen eta 90 cm-ko sakonera usten zuen itsabehera zegoenean. Izatez itsasbehera zegoenean oinez zeharka zitekeen Portugaletetik Areetara. Kokapena egunero aldatzen zen, eta horrek zailagotzen zuen itsasontzien sarrera eta irteera, beti marea bizi, edo haizea alde izatearen zain egon behar zuten sartu eta irten ahal izateko. 1883ra arte portua urtean 200 ordutan bakarrik erabili zitekeen.

Barraren gainetik pasatzen ziren ontzi guztien sarrera eta irteera zaindu ahal izateko Barrako Pilotu Nagusia zegoen. Egunero barra zundatzea eta zeharkatzeko prest zeuden ontziei sakonera zein zen esatea ziren haren betebeharretariko batzuk.