Peru Abarka, Juan Antonio Moguel Urquiza. 1802
Maisu Juan: Jesus, ze jente modu da hau? Inpreinua dirudi. Ze sua ta garrak! Ze erremienta ta toki tristiak! Gizonen itxurarik ez daukee hemen dakustazanok. Ez deuskue agur bat bere egiten. Ez daukee arpegian balzitu bagako gauzarik.
Peru: Maisu Juan; zer uste zenduan hemen ediro? Gizon ederto apainduak? Begiratu egiezu ondo buruti behatzetara: ez dabe agiri ez begi, ez betulerik baltzaren baltzaz. Kapela igartu ta erdikin bat buruan, zapi kedartu bat bekoki erdiraino izerdia hartu, ta suaren berotasuna arinduteko. Obrera huts, idunian lotua; ez da zer eskatu jakerik, ez kalzerdi, ez abarka, ezta prakarik bere. Ohera etzuteko ta jagiteko ez daukee nekerik zer hartu.
Maisu Juan: J Hori da bada: eta, nunguak dira gizon honeek?
Peru: Bizkaitar garbiak, odolian zuri ezer zor ez deutsuenak.
Maisu Juan: JZeinbat opiziale dira, ta zer aloger emoten jakee?
Peru: Dira lau behargin; Ijelia, Urtzalla bi, ta Gatzamallia. Alogera hainbestekua da; baina bai ondo irabazia. Ijeliak darua beharsari gehiago, ta honek izan daruaz egunekuaz ostian, eskupeko edo atsegin sariak.
Burdina asko egin bada, ondo irabazten da; bestelan gitxi. Gatzamalle gaixuak darua nekerik gogor ta gogaikarriena, ta irabazterik laburrena. (…)
Maisu Juan: JZer esan gura dabee izen honeek Ijelia, Urtzallia ta Gatzamallia?
Peru: Ijeliak esan gura dau ijeztu, edo irunduten dabela burdinia. Ikusi dituzu sarri gorulak, zelan kirru goruan biribildua ijezten, edo iruten dabeen, moltsoti hari meia egiteko? Bada Ola-ijeliak burdina biribildu ta moltsotuta daguana, dakar miatuaz; ta esan ginai iruten dabela. Esaten da barriz Urtzallia, zerren urtu eragiten daben mia sutegian. Izentetan da gatzamallia, honek jagon biar dabelako lapikua, ta honi gatza emon. Hau da beste hiruren morroe edo otseina legez, aginduten jakon guztia egiteko, ta Ijelia guztien jagola, irakasla ta burua.