Denbora kapsula batean, Paloma Rodriguez-Miñambres 2019. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria

Denbora kapsula batean, Paloma Rodriguez-Miñambres. 2019

Denbora kapsula batean, Paloma Rodriguez-Miñambres. 2019

Seme-alabok identifikatu genituen gezurrak:
7 urterekin
prometitu ziguten printzesaren mozorro distiragarria
eta nebari bakeroarena.
8 urterekin
hondartzara egingo genuen
bidaia.
9 urterekin
denda garesti hartatik etxeratuko genuen
soinekoa.
10 urterekin
gelakideek zuten
Barbie huraxe erosiko zigutela.
11 urterekin
ospatuko genuen urtebetetzea
sasi-luxuzko jatetxe batean.

Reconversión industrialeko obrero baten seme-alabok
zenbatetan madarikatu genituen bi hitz horiek.

Kontatu zizkiguten
lehenengo gezur konprenigarriak eta dolugarriak,
gezur azkenduak,
izan ginen haurrarentzat
amultsuak baina.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.