Fitoplankton
Bizitza itsasoan sortu eta bilakatu zen. Arnasten dugun oxigenoa ozeanoetatik datorkigu. Fitoplanktonak lurreko bizitzarako beharrezkoa den %90‑a baino oxigeno gehiago ekoizten du. Gainazaletik gertu dauden uretan bizi diren organismo mikroskopikoen multzoa da eta fotosintesia burutzeko gai dena. Fitoplanktona osatzen duten mikroorganismoek atmosferatik karbono dioxidoa xurgatzen dute; eta fotosintesiaren bidez, karbono dioxidoa materia organiko bilakatu eta oxigenoa kanporatzen dute.
Berde tonuak diatomeengatik sortzen dira, atmosferatik urtero miloika tona karbono dioxido erakartzen dituzten zelula bakarreko mikroalgak. Begira itzazu Bizkaiko kostaldean zehar aurkitzen diren berde tonu ilunak. Berde kolorea klorofilaren pigmentuek eragiten dute, fitoplanctonak fotosintesirako erabilia.