Ongi etorri – Hasierako azalpena

Ongi etorri RIALIA, Industria Museoa-ren erakusketa iraunkorrera. Ikasten gozatu ahal izango duzu, zentzumen guztiekin.

___________

PORTUGALETE
RIALIA Industria Museoa – Museo de la Industria

Itsasoari begira: Bizkaiko atea ozeanorantz
Mirando al mar: puerta de Bizkaia al océano
Looking at the sea: door of Biscay to the ocean

Mendiari begira: burdinazko itsasadarra
Mirando a la montaña: ría de hierro
Looking at the mountain: iron river

___________

Hizkuntzen ordena, erakusketa osoan zehar hau izango da: euskara (laranja), gaztelania (urdina), eta ingelesa (berdea). Edozein hizkuntza hautatu ahal izango duzu.

Esku irekiaren ikurra aurkituko duzu ukitu ahal diren elementuetan, toki zehatzetan, eta horiek ukituta, beste errealitate batzuk hautemango dituzu. Lehenengo solairuan, jolasteko lau ordenagailu daude; izan ere, ugaztun gisa jolasten ere ikasten dugu. Ezin izango da ukitu ikur hori ez duen elementurik.

Erakusketan zehar, leku jakinetan, koadroei buruzko informazioa entzungo duzu, xuxurla bidez. Entzun arretaz. Informazio gehigarria duten QR batzuk ere jarri ditugu, eta horiek irakurri eta entzun ahal izango dituzue webgunean.

Labe Garaien maketari begira industriaren usaina igarriko duzu, laugarren solairuan itsasoaren usaina igarriko duzun bezala.

 

Aretoetan aurkituko dituzun bisoreen bidez Eulalia de Abaituak egindako argazki estereoskopikoak ikusi ahalko dituzue. Bi altueratan daude, guztiontzako irisgarriak izan daitezen.

 

QR kode bana dago hizkuntza bakoitzean erakusketaren hasieran, hamarkadatik hamarkadara denbora lerro bat jarraituta gidatuko zaituena. Bertan, gertakariak jaso ditugu, zientifikoak, teknikoak, industrialak eta gizatiarrak. Ez da erabat zehatza, erakusketaren edukiak testuinguruan jartzen dituzten pintzelkadak baizik. Aretoen zoruan ere badaude.

Informazio gehigarria duten QR batzuk ere jarri ditugu, eta horiek irakurri eta entzun ahal izango dituzue webgunean.

Bitartean, Mikel Inunziaga eta Rubén G. Mateos artistek RIALIArentzat espresuki sortutako gure musika entzun dezakezue.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.