Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa

1.Moduluak argazkiak

1. MODULUAK JOLASAK ETA ARGAZKIAK

Modulu honetan Juantxu Rodriguez (1957-1989) Portugaleteko artistaren hiru argazki jaso dira, Euskadiko Artxibo Historikoak lagata. Gerrako fotokazetaria izan zen eta 1989an hil zen El País egunkariarentzako lanean ari zela, Panamako inbasio estatubatuarra estaltzen zuen bitartean. Lan hori Maruja Torres kazetariarekin batera egin zuen. Euskadiko Artxiboan bere 25.000 argazki baino daude gordeta. Hauentzako aritu zen lanean: Deia, El País, La Vanguardia, Tribuna Vasca, Liberátion, Newsweek eta The New York Times.

Moduluaren beste aldean, Portugaleteko argazkilari Diana Regueñoren argazki bat aurkituko duzu. Ikus-entzunezkoen sortzaile da, eta bere artxiboa Portugaleteko eta Ezkerraldeko zehatzenetako eta landuenetako bat da.

Gainera, beste lau argazki jaso dira ere, Labe Garaietako barrualdekoak, Tamara Ruiz fotokazetariak Rialia Museoari lagata.

Bizkaiko Labe Garaien gaueko bista bat ere badago. Argazkia Jesús Ángel Miranda argazkilariak egin zuen (Argazki Sari Nazionala eta Photo Press saria). 1992an, Fidel Rasorekin batera, Ezkerraldea sortu zuen, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeari buruzko 120 irudien bidez bertako nortasun aztarnak bilatuz. Lan monografiko horrengatik Gaudi domina jaso zuten Reuseko Argazki Arte Garaikidearen Estatuko VII. Erakusketan. Argazkia EDEXek laga dio Rialiari.

Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Juantxu Rodríguez. Rialia. Industria museoa
Diana Terceño. Rialia. Industria museoa
Diana Terceño. Rialia. Industria museoa
Tamara Vázquez. Rialia. Industria museoa
Tamara Vázquez. Rialia. Industria museoa

Jesús Ángel Miranda. Rialia, Industria museoa
Jesús Ángel Miranda. Rialia, Industria museoa

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.