
Rialia Industria Museoak “DORA SALAZAR. Metal eta paperezko emakumeak” erakusketan oinarritutako hezkuntza-jardueren multzo bat proposatzen du.
Dora Salazarrek giza gorputzaren formak eta bolumenak birsortzeko balio dioten materialekin esperimentatzen du. Ideia horretatik abiatuta, Lehenengo H, DBH, Lanbide H. eta Gela Egonkorrerako bisita-tailerrak diseinatu ditugu.
- Tailerrak 70 minutuko iraupena izango dituzte, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango dira eta doakoak dira.
- Ordutegia: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 18:00 (Apirilaren aurretik 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00)
- Erreserva: 944 724 384 / rialia@portugalete.org
” EME IRUDIA” – 5 urte / LH1, LH2 eta LH3 / Gela Egonkorra
Dora Salazar artistaren obran oinarrituta, parte hartzaileek bere alde sortzailea aztertuko dute eguneroko materialekin lan eginez.
” PAISAIA ERALDATUA” – LH4, LH5 eta LH6 / DBH1 eta DBH2
Dora Salazarren erakusketan agertzen diren paisaietatik eta tekniketatik abiatuta, geure panoramika pertsonal eta paregabea egitera gonbidatzen zaituztegu.





