
Familientzako tailerrak
“D’ABRAIRA. Bizkaiko industriaren panoramika marraztuak” aldi baterako erakusketan oinarrituta
“D’ABRAIRA. Bizkaiko industriaren panoramika marraztuak” erakusketa dela eta, Rialia Industria Museoak bi familientzako tailerrak eskaintzen ditu. Tailerrak ekainaren 15ean eta 22an izango dira, goizeko 11:00etan.
Tailerrak 90 minutuko iraupena izango dituzte, elebidunak izango dira eta 3 urteko gorakoentzat zuzenduta daude.
Gehienez 16 parte-hartzaile izango dira tailer bakoitzean, helduak barne.
Ekainaren 15 – “Bizkaia Industrial”
Gure industria hiria sortuko dugu egurrezko piezekin eta forma-jokoekin. Geometria deskribatzailearen eta marrazketa teknikoaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira, kutsadurarik gabeko fabrika berriak asmatuz.
Ekainaren 22 – “Fábrica-Acción”
Zertarako balio dute fabrikek? Nola funtzionatzen dute? Tailer honetan, asmakizun berriak diseinatu eta makineria berezia eraikiko dugu, erabilgarritasuna, berrikuntza eta sormenarekin batera aztarna ekologikoa kontuan hartuta.