HABANA
Alfonso XIII baporea Compañía Trasatlántica konpainiak enkargatua, Sestaoko La Naval ontziolan eraikitako lehenengo ontzia izan zen. Ontzia 1920an uretaratu zuten eta penintsulan ordura arte eraikitako handiena izan zen. 1809 bidaiari 14.000 tonako neurketa, 146,30 metroko luzera, 18,6 metroko erruna, 10,9 metroko eskora eta 6,3 metroko kalatua zituen. Lurrun turbinek mugitzen zuten, 10.700eko zaldi- potentziara heltzen ziren bi helize zituen eta 19,5 korapilora (36,11 km/ordu) heltzen zen.
1931ko apirilean Alfonso XIIIri izena aldatu zioten, Habana deitu zuten eta karga- garraio eta bidaiariak garraiatzera dedikatu zen.
1936an Gipuzkoako frontetik zetozen pertsonentzako babesleku izan zen. 1937an ospitale gisa erabili zuten, eta, 1937an, azkenik, sei bidai egin zituen Santurtzitik umeak ebakuatzeko. Baporea Bordelen egon zen amarraturik ordutik aurrera eta ontzi- ospitale izan zen gerra amaitu arte.
Ontzia lantegi- izozkailu bihurtu zuten, eta Galicia izena jarri zioten. 1975era arte egon zen zerbitzuan eta 1978an desegin zuten.