Evaristo de Churruca y Brunet (1841-1917)
Izun (Nafarroa) jaioa, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua atera zuen 1866an. 1877ko azaroaren 27an, portuko ingeniari-zuzendariaren postuaz jabetu zen, Bilboko Portuko eta Itsasadarreko Obren Batzarrak izendatu ondoren.
Hala, 1878tik 1902ra bitartean portuko obrak zuzendu zituen eta, ondorioz, Bizkaia eraldatu zen eta Arku Atlantikoko lurralde garrantzitsuenetako eta oparoenetako bat izan zen, bai eta Europako merkataritza-gunea eta industriagunea ere. Kanpoko portuak 15 metro baino gehiagoko sakonera du itsasbeheran; hori dela eta, ehun urte geroago jarraitu dute kaiak egiten bere garaian egin ziren obra horien estalpean. Merkataritzak, meatzaritzak, industriak eta ontzi-enpresek ordaindutako tarifa bereziei esker, hura egiteko beharrezkoak ziren baliabideak lortu ziren.
Uraren indarretik defendatzeko borroka ikaragarriak zientzialari hau bultzatu zuen naturak berak ukatu ziguna asmamenarekin hornitzera. Gizon igarle, nekaezin eta jakintsua izan zen eta bere bizitza profesionala Bizkaiko ekonomiaren zerbitzura jarri zuen.
Panel hauetan kaiaren argazkiak aurkituko dituzu.