Muelle de hierro. RIALIA, Industria Museoa, Museo de la industria

Coriolis eta Burdinazko Kaia

1835an, Gaspard-Gustave Coriolis matematikari eta ingeniari frantsesak «Coriolis efektua» deitua formulatu zuen. Haren arabera, Lurraren errotazioak eragindako indarrak itsas korronteak eskuinerantz desbideratzen ditu ipar hemisferioan eta ezkerrerantz hego hemisferioan, haizeekin gertatzen den bezala.

Ipar hemisferioan, beraz, ibai-ahoetan hondarrak eskuinaldean pilatzen dira eta ezkerraldean portuaren sakonera handiagoko tartea uzten dute. Hego hemisferioan, aldiz, ezkerraldean egiten da pilaketa.

Evaristo Churrucak 800 metro luze izango zen kai bat diseinatu zuen, aurrekoaren mutur batetik hasiko zena, eta Coriolis efektuaren jakitun izanik, 3000 metroko erradiodun kurbatura behartu zion, honela hiru urteren buruan barraren arazoari amaiera eman ziolarik.

 

Argazkian: Burdinazko kaia eraikitzeak tamaina handiko ontzien sarrera eta irteerari eman zion bidea, itsasaldiak gorabehera. Garai hartan Santurtziko olatu horma eta Algortako kaia ez ziren eraikitzen hasiak. Eskuinaldean hondoratutako ontzi baten hondakinak ikus daitezke. (1891)

 

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.