Abrako eta Bilboko portuko behekaldeko erdiko planoa. Kanpoko portuko proiektua ere ikusgarri dago. Data: 1888. Evaristo Churrucak sinatua. RIALIA

Abra

PORTUGALETE BIZKAIKO ITSASORAKO ATEA DA

Portugaleteko hiribildua, Nerbioi itsasadarraren bokalean bertan dago eta bertan bizi ziren itsasoko jendea, kai natural honen babespean 1322an fundatu zenean.

Nerbioi ibaia itsasadarra da mareak heltzen diren mugara arte, hau da San Kristobal uhartera arte, Bilbotik gora 2 km-tara. Bilboko portua babes portua da,hau da, itsas eta ibai portua, mareen arabera dabilena. 13,7km nabigagarri ditu, Areetako ainguralekutikPortugaleteko kairaino.

Kantauri itsasoko ertzeko haize nagusiak, edo sarrienak, ipar- mendebalde eta hego-mendebaldekoak  dira, batez ere neguan, eta nagusi dira urtearen bi herenetan zehar. Haize  zapaltzaileenak, edo bortitzenak, ipar- mendebaldekoak dira.

Kostaldeko korronteak normalean haize nagusiak eraginak izaten dira. Portuko bokaleak ipar‐mendebalderako norabidea du, eta horregatik babes-portu ona da.

Itsas korrontea, bestalde, hainbat alderdiren araberakoa da; planetaren posizioaren araberakoa, hau da, Lurraren errotazio eta translazioaren araberakoa, urtaroen araberakoa, haizearen araberakoa, mareen, tenperaturaren eta gazitasunaren araberakoa.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.