Rialia Industria Museoa – Rialia Museo de la Industria

«Rialia Koloretan» tailer artistikoak Rialia Industria Museoan

Rialia Industria Museoak “Rialia Koloretan” doako tailer artistikoak emango ditu berriro 16 urtetik gorakoentzat, Mónica Martínez Arte Ederretako profesionalaren zuzendaritzapean. Tailer horietan testura, kolore, argazki eta formekin esperimentatuko da, Ibarrolako Omako basoan, Nerbioi itsasadarrean eta Ezkerraldeko industria-ingurunean inspiratutako konposizio bat sortzeko.

Participantes del taller Rialia Koloretan en Rialia Industria Museoa

Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutza artistikorik izatea tailerrak egiteko, helburua pertsona bakoitzaren sormena garatzen laguntzea baita.

Participantes del taller Rialia Koloretan en Rialia Industria Museoa

Datak eta ordutegiak

Tailerrak urriaren 20an hasiko dira “Ibarrola en la Ría” lanarekin.

Urriaren 26ko tailerra ere, “Ibarrola Itsasadarrean” izenekoa, euskaraz emango da.

Urriaren 27an “Nor bizi da basoan?”

Azaroaren 10ean “Colores para Eulalia” emango da.

Azaroaren 17an bukatuko dira tailerrak “Rialia y la naturaleza” lanarekin.

Tailerrak urriaren 20, 26 eta 27an eta azaroaren 10 eta 17an izango dira, 11:00etatik 13:30era.

 

Inskripzioa

Izen-emateak Portugaleteko Udalaren webguneko link honen bidez egin behar dira.

Plazen muga 15 pertsonakoa da

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.