Proiektua: Bilbo Berria Portugaleten
«Bilbo berria» proiektua, 1901, Portugalete eta Santurtzi artean, bakailao erraldoiaren formarekin, buztana Portugaleten eta zati zabala itsasoan. Azkenean ez zen egin, baina proiektuan hainbat eraikin aurreikusi ziren, baita kasino-bainuetxe-antzoki bat ere, 50 metroko altuerako kupula eta guzti. Erdian, 100 metroko diametroko plaza zirkular bat aurreikusi zen: «Baskonia plaza». Eta, plazatik hiribildura, bakailaoaren bizkarrezurrean, kale nagusi handi bat, «Bizkaia etorbidea», 700 metroko luzerakoa eta 30 metroko zabalerakoa, eta kanpoko bi kale: «Araba etorbidea», lurreko zatian, eta «Gipuzkoa etorbidea», itsasadarreko zatian, biak ere 780 metroko luzerakoak eta 20 metroko zabalerakoak.