JUAN LUNA Y NOVICIO EN PORTUGALETE

JUAN LUNA Y NOVICIO PORTUGALETEN

1893an, Juan Luna y Novicio (1857-1899) artista filipinarra Portugaleten kokatu zen, Victor Chavarri (1854-1900) enpresari industrialak gonbidatuta. Bertan margotutako lau artelanak, orain Rialia Industria Museoan biltzen dira: “Robert altzairutegiaren barrualdea”, “Labe garaiko ogi-larraina”, “Olagizonak” eta “Portugaleteko azoka”. Protagonistak Bizkaian gertatzen ari zen eraldaketa industrialaren eta aldaketa sozialaren lekuko bikainak dira.

Erakusketa honetarako Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntza izan dugu.