Xuxurla koadroaren ondoan Lingoteen zelaia Labe Garaian
Koadroak La Vizcaya lantegiko 1893ko lanegun bat islatzen du. Burdinazko hodi oso mardul batek, “odolki” gisa ezaguna, labe garaiaren bekaldea inguratzen du, flotagailu erraldoia bailitzan. Hodiaren helburua aire beroa botatzea zen, labearen barneko presioa eta tenperatura mantentzeko.
Koadroaren erdialdean, odolkiaren azpialdean, arragoa deritzon aldea, eta iturria bailitzan, burdinurtua isurtzen da, “labea pikatzea” deitzen zioten honi.
Burdin urtu hori, arrabio deitua, kanalean behera doa eta molde luzez eta mehez eginiko parrila bat betetzen du, lingoteak egiteko, gero esportatzeko. Merkeagoa zen orduan lingote tona bat garraiatzea mineral tona bat baino. Horregatik sortu zuten lantegi hau.
Hainbat langile lanean daude, burdinazko barrez moldeak ondo betetzen direla ziurtatuz. Langiletariko batek txapela gorria darama, agian margolariak karlistaldiei eginiko tributua da?
Koadroaren ezkerreko aldean ur ontzi bat ikus daiteke lurrean, temperaturei aurre egin ahal izateko.
Beheko aldean, eskuinean, ke odei antzeko bat dago. Prozesu honetan sosa kaustikoa erabiltzen zen geratzen zen sufrea kentzeko. Imajina ditzakezu sortutako lurrunaren usainak? Izatez 1890eko greban aldarrikaturiko gauzetariko bat langileen osasunarentzako kaltegarri ziren zenbait materia eta lan- sistema debekatzea zen. Mendeak pasa ziren debekatu zituzten arte.