Monumento a Victor Chavarri. Eulalia de Abaitua. Rialia. Industria museoa

Víctor Chávarri Salazar (1854-1900)

Víctor Chávarri Salazar (1854-1900)

Portugaleteko Artekalea kalean jaio zen, zeinak gaur egun bere izena baitauka. 1878an, Arte eta Manufakturen Ingeniaritza Zibileko ikasketak amaitu zituen, Liejan. Gazterik hil bazen ere, eragin handia izan zuen XIX. mendearen amaierako EAEko ekonomian eta industrian. Halaber, 1890eko grebaren ondoren egindako Loma Itunaren sinatzaileetako bat izan zen. 45 urte zituenean hil zen.

«La Vizcaya» lantegia sortu zuen, zeinak, «Altos Hornos de Bilbao» eta «La Iberia» lantegiarekin batera, «Altos Hornos de Vizcaya» eratu baitzuen, 1902an. Meatze-, industria-, tren-, higiezin- eta banku-negozioetan hartu zuen parte, eta eragin nabarmeneko kargu politikoak ere izan zituen.

1903an, harpidetza publikoaren bidez, monumentu bat jarri zen bere oroimenez, Portugaleteko udaletxearen aurrean; Miquel Blay i Fàbregas eskultoreak egin zuen eta, horri esker, Parisko Nazioarteko Erakusketan lehen urrezko domina lortu zuen 1905. urtean.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.