La vendeja. RIALIA. Industria Museoa-Museo de la Industria

Vendeja

VENDEJA

“Kilometro zero” eta jasangarritasuna ez dira asmakuntza berriak, mendeak dira egiten dela, ostegun eta larunbatetako merkatuetan Portugaleten, adibidez. Hasieran El Medio kalean egiten zen, baina 1718tik Solar plazan egin izan da.

Gaztelaniaz vendeja esaten zaio barazki eta ortuariak saltzeari, hauek baserritarrek (gaztelaniaz vendejeras) ekartzen zituzten saski handietan haien baserrietatik merkatu plazara, jendeari saltzeko. Nahiz eta “lan” gisa ez kontabilizatu baserri produktuen merkaturatzea diru-sarrera garrantzitsua zen familiaren ekonomiarentzako. Emakume baserritarrak ziren zuzenean lurra landu, barazkiak aukeratu, garraiatu eta herriko merkatuetan saltzen zituztenak.

Goiz esnatzen ziren eta bide luzeak egiten zituzten, oinez, mandoz, eta XIX. mendetik tren edo tranbiaz, hiribildura heldu, saskitan ekarritako produktuak mahaian zabaldu, lurrean eseri eta salmentan aritzeko. Batzuetan tratutan ere ibiltzen ziren eta horregatik gaztelaniaz “regateras” ere deitzen zieten.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.