Areto honetan, lan-tresnen eta lan-munduko, industria-munduko lanbideetako funtsezko objektuen lagin txiki bat aurkezten dizugu. Tresna horiek lanak errazten zituzten eta lan-prozesuen eraginkortasuna hobetzen zuten. Meatzean edo fabrikan lan egiteko oinetako egokiak, burdina goriari heltzeko kurrikak, eta makina konplexuagoak, hala nola teodolitoa, neurketa-tresna mekaniko-optikoa, angelu bertikal eta horizontal oso zehatzak lortzeko erabiltzen dena, eta, beste tresna osagarri batzuekin batera, distantziak eta desnibelak neur ditzakeena.
Josteko makina bat, ontziak lotzeko estatxa bat eta mutiloi bat, arropa garbitzeko ohola duen erratza bat, dinamita-kartutxoak edo minerala duen perikatxo bat eta dinamita-kartutxoak harrian jartzeko barrena-zulo bat ere aurki ditzakezu.