Carta topográfica del apeo de la villa de Portugalete con los Tres Concejos del Valle de Somorrostro. RIALIA,

Meatzaldea

Meatzaldea

Bizkaiko burdin meatzeak herri- basoak ziren, zeinetan izugarrizko  masetan agertzen baitziren mineralak, gainazalean. Honako hauek ziren mineralak: hematite gorria (zaina eta kanpanil), hematite arrea (horia) eta burdin espatikoa (karbonatoa).

XIX. mendearen erdialdera arte, Bizkaian zaina motakoa ustiatzen zen soilik, burdinoletan erabiltzen zen bakarra baitzen. Meatze-mendi horien ustiapena ez zegoen araututa eta, foruengatik, meatzeen ustiapena Bizkaiko herritarrei zegokien soilik, adierazitako barrutiaren gozamen osoa eta mugagabea zeukaten, betiere urtebetez ez bazen landu barik uzten. Alabaina, hori ez zen jabetza-tituluaren baliokidea.

1863an, burdinaren esportazioa liberatu zen, zeina foruen arabera debekatuta baitzegoen. 1865ean, Bizkaiko Foru Aldundiak Trianoko meatze-trena inauguratu zuen. 1868an, emakiden erregistroa liberatu zen guztiz. 1876an, baimendu zen sozietate pribatuek burdin meatzeetan ustiapen mugagabea egitea.

 

 

Aurreko irudia: «Carta topográfica del apeo de la villa de Portugalete con los Tres Concejos del Valle de Somorrostro». Data: 1761.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.