Lingoteen zelaia Labe Garaian. Oleoa ehunean, Juan Luna eta Novicio, 1893
Amaia Barrena Garcíaren testua
Inoiz koadro batera bidaiatu ahalko balitz kasu honetan aduanarik gabeko leku batean lurrartuko zenuke, behar zenituzkeen zapatarik gabe, zuzenean laba putzutan. Bat- batean gizonez inguraturik egongo zinateke; lubaki gabeko soldaduak, langile borrokaren erdian. Heriotzaren zerrendan dauden gorputzak dira, errautsaren eta aurrerabidearen hiri honetan bizirauteko soldata baten truke lanean, haien organoak betiko kartzela-zigor batean kondenatuz. Ez dira errudun. Egongo da, agian, janariz inguraturik jaioko denik, baina badago, baita ere besteen apurrak lurretik jasoz bizi dena. Edota gosearengatik eginahalak egiten bizi dena. Ezagutzen ez duten nagusi batek industriari buruz, burdingintzari buruz eta batzuetan, etorkizunari buruz hitz egiten die. Ezin diote ondo entzun, belarrietan burrunbaka baitituzte beruna urtzen duten makinak, naturaren harrizko seme hori energía, mineral multiforme bilakatzen duten makina horien burrunba, alegia. Ez da inoiz egon halako harri emankorrik. Asko dira meatzetan lehengai hau lortzeko bizkarra apurtzen dutenak, haurtzaroak ere galtzen dira, esku zikinez soldata baten truke saldutako umeak, ur kuboak hurbilduz. Azken batean su- itzalgailuak oraindik ez zeudenean, infernuan urketari izatea beharrezko lanbide bat zen, ez zuten medikuaren lanbidea izango litzatekeen moduan. Inoiz koadro batera bidaiatu ahalko balitz orain irakiten dagoen estolda baten ondoan egongo zinateke, su urtuzko errekastoz inguraturik, arropa artikulaziotan itsatsita duten langileek likidoa bazkatzen duten bitartean, nekea da haien betiko keinu eta sufrimendua haien azal. Lan batera joan ahalko bazina Historiaren eltzean lurrartuko zenuke.