Agustín Ibarrola Goicoechea (Basauri, 1930)
Langile estiloko eta estetika industrialeko eskultore eta margolari honek Daniel Vázquez Díazen tailerrean ikasi zuen, 1955era arte. Parisen, Equipo 57 sortu eta «Manifiesto de Interactividad» argitaratu zuen (“Elkarrekintzaren manifestua”). 1961ean Bilbora itzuli ostean, euskal grabatu-egileen «Estampa Popular» taldea sortu zuen, Franciska Dapena eta beste artista batzuekin batera, sorkuntza plastikoa militantzia kritikorako eta salaketa sozialerako elementu bihurtzeko asmoz. Jorge Oteizarekin batera, “Gaur Emen, Orain, Danok” mugimendu kulturala sortu zuen, euskal kulturaren gaineko kontzientzia pizte aldera. Bertan, adin eta joera desberdinetako artista ugari batu zituzten, Euskal Artisten Unibertsitatea sortzeko.
Hona hemen beren obretako batzuk , arte sozialaren barruan kokatutako beren ideologia politikoaren garapen plastikoaren lekuko: «Omako basoa», «Ruhr-eko zeharkaldiak», «Siderurgiako langileak Reinosan», «Olatua txalapartaren erritmora» Chamartínen, «Soinez soin» Babcock Wilcox zaharrean, eta «Tximinia pertsonaiak» Barakaldon.
Trenbideko zeharkaldiekin egindako lanak, Rialiarako dohaintzan emandako totem hau kasu, trenak zeharkatu dituen bideak eta batu dituen herriak iradokitzen ditu. 1989az geroztik, Portugaleten «Burdinazko etxea» ere badugu, Ugaldebietako bidegurutzean, Trianoko mendien parean.