Interior del laboratorio Babcock-Wilcox. Rialia. Industria museoa

B&W Laborategiaren barrualdea

B&W Laborategiaren barrualdea (Ceferino Olivé, 1953 Acuarela. 59 x 43,5 cm)

Amaia Barrena Garciaren testua

 

Babcock&Wilcox irudikatzen duen urmargoa da hau. Koadroaren eskumaldean lantegiak eta paisaia industriala ikus daitezke leihotik. Ezkerraldean, emakume bat ikusten da, seguruenik María Ángeles Gutiérrez Babcock&Wilcox laborategiaren zuzendaria, zientzilari mantala jantzita, nikroskopio batean behera begira. Atzean, probeta eta ikerkuntza tresnen artean, hainbat gizon eta emakume ikus daitezke, hauek ere mantaletan, hizketan eta lanean.

 

Hor dago bera, feminismorik gabeko garaietan emakume. Hor dago bera, seguruenik María Ángeles Gutiérrez Babcock&Wilcox laborategiaren zuzendaria, eta ez sukaldeko nagusi. Zientzilari mantala jantzita, eta ez etxekoandrearena. Independentzia erakusten du, eta lortu izanak sorturiko babak ditu gogoan. Mikroskopio batean zehar ari da begira orratz batekin lan egin nahi izan ez zuena, sartaginari begiratu nahi izan ez ziona, edo zoru-garbigailuarekin lan eign nahi izan ez zuena. Naturaren ezaugarriak aztertzen ditu, emazte izateko sukaldeko errezetak buruz ikasi nahi izan ez zituenak. Emakume bat, gizonek gobernaturiko mundu batean. Burmuin elektrikoa du, eta ez dago gizonik tentsioa neurtuko dionik. Pobreziara, beharrera, hobetuko den etorkizunera eta etengabean aldatzen den hiri nerabe batera begira ikertzen du berak. Burdin miniaturak ikertzen ditu lentetan zehar. Beheratu behar zaizkion propietateak eta ahaidetu ahal ziazikion mineralak ikertzen ditu, material berdinetik elefante haurdun bat bezain pisutsu diren kate apurtezinak edota airean arina den hegazkina sortuko duen materialaren hazia sortzeko. Harriak aztertzen ditu, berak bai baitaki hauek direla bidea egiten dutenak. Badaki, gainera, nola gogoratuko diren berataz. Gehienetan emakumearen talentua historian “anonimo” izenpean gordetzen da, edo hurbilen zegoen gizonaren izenpean. Baina ez zaio inporta, pentsatzen du mikroskopioan zehar begiratzen duela, aurrerabidera begira makurturik. Bera liburu bat da, beste askok ezin dute irakurri ere egin. Iraultza bera da. Eta iraultza baten motore.

 

Interior del laboratorio Babcock-Wilcox. Rialia. Industria museoa
Interior del laboratorio Babcock-Wilcox. Rialia. Industria museoa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.