Convertidor Bessemer. Rialia. Industria Museoa

Bihurgailuak

 

1856ra arte ez zegoen itsasontziak, zubiak, trenbideak, makina handien ardatzak eta bestelako egiturak egiteko egokia zen altzairurik. Pieza horiek burdina «pudelatuarekin» eraikitzen ziren, eta altzairua soilik erabiltzen zen erlojuen malgukiak, erremintak eta makinen atalik txikienak egiteko. Burdina pudelatua lortzeko prozesua luzea, neketsua eta oso garestia zen eta erregai asko kontsumitzen zuen.

Bessemer bihurgailua, 1855ean patentatua, altzairua modu industrialean ekoizteko aukera eman zuen lehen prozesu ekonomikoa izan zen, eta goitik behera aldatu zuen prozesua, ekoizpenaren kostuak murriztu eta abiadura handitu zuelako. Prozedurak karbonoa eta burdinaren beste ezpurutasun batzuk ezabatzean zetzan, burdinurtuaren bidez aire oso beroarekin putz eginda. Bihurgailu hori eraginkorra izan zedin, burdina mineralak ez zuen ez sufrerik ez fosfororik izan behar. Mineral hori, Europan, soilik aurki zitekeen Suedian, lur azpian, eta Trianoko mendietan, aire zabalean. Ibarra y Cía sozietateak patente horren erabilera esklusiboa erosi zuen bere fabrikarako.

1865ean Martin-Siemens prozesua izeneko bihurgailua patentatu zen, gure siderurgian gehien erabiliko zena.

1868an, Robert Mushet-ek Bessemer prozesua hobetu eta Robert bihurgailua asmatu zuen. La Vizcayak labe horiek jarri zituen, ezin baitzuen Bessemer prozesua erabili.

1877an, Thomas-ek Bessemer bihurgailuaren aldaera bat patentatu zuen, zeinak fosforoan joriak ziren burdina mineralak erabiliz altzairua fabrikatzea ahalbidetzen baitzuen.

Gero, kalitate bikaineko altzairuak fabrikatzen dira arku elektrikodun labeetan, hala nola Herault labean.

 

Convertidor Robert. Rialia. Industria Museoa
Convertidor Robert. Rialia. Industria Museoa
Convertidor Martin-Siemens. Rialia. Industria Museoa
Convertidor Martin-Siemens. Rialia. Industria Museoa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.