RIALIA, Industria Museoa

Benedikta

Benedikta

Itsasadarraren erdian esekita balego bezala, altzairutegi trinkoa ageri da, oso-osorik harriz eta metalez eginda. Grafiti batzuek lantegiko hormak apaintzen dituzte. Ezkerrean, kai-mutur bat hurbiltzen da ikuslearengana eta uretan barrena murgiltzen da; han kaioak dabiltza arrantzan eta atseden hartzen.  Erdigunean, zurezko txalupa bi ikus daitezke. Eskuinaldean, 1. Labe Garaiak eta horren tximiniak harro diraute zutik. Labe hori izan da eraistetik libratu den bakarra.

Itsasadarraren bi ertzetan, Portugalete eta Areeta ditugu, zeinek bere paisaia darakutsala. Portugaleteko eta Sestaoko industria-paisaia iraganeko garaiez mintzo zaigu, burdin meategiez, kargalekuez eta eguneroko mea-errazioaren zain artega zeuden itsasontzi erraldoiez.

1876ko maiatzaren 8an inauguratu zen Bilbao River & Cantabrian Railway Cº Ltd, Galdamesko trenbidea izenez ere ezaguna, Berango meategitik abiatu eta 27 km egiten zituen, kai-barren horretan instalatutako 5 kargalekuetara iritsi aurretik.

Leihoan ikusten den irudia orain dela 120 urtekoa da, dartsenan gaur egungoaz bestelako jarduera garatzen zenekoa.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.