La huelga de 1890. Rialia. Industria museoa.

1890eko Greba Handia

1890eko Greba Handia

 

8 orduko lansaioa, asteko 40 orduko lansaioa, ordaindutako oporrak, igandeko atsedena, langabezia-eskubidea, Gizarte Segurantza, amatasun-baja, erretiro-pentsioa… lortzeko bidea oso luzea eta oinazetsua izan da.

Ezkerraldean, 1890ean, eguneko lanaldia 12 eta 16 ordu artekoa zen, bizimodua ozta-ozta ateratzeko modua ematen zuen soldataren truke. Emakumeek eta umeek, soldata txikiagoa jasota, gizonez ordez jarduten zuten zeregin jakin batzuetan. Gehien-gehienek «kuartel» izeneko barrakoietan hartzen zuten ostatu; halakoetan, ohe bat zegoen bi pertsona bakoitzeko, eta meategietako arduradunek gobernatzen zituzten, bai eta langileak erostera behartuta zeuden kantinak ere bai, gehiegizko prezioak ezarrita eta kalitate txarreko jakiak eskainita.

1890eko greba orokorra, «Greba Handia» izenekoa, langile-mugimendu antolatuaren hasiera izan zen. Greba maiatzaren 13an hasi zen meategietan, Orconerako 5 meatzari kaleratu zituztenean. Lantegietako beharginek bat egin zuten grebarekin eta 15.000 pertsona inguru bildu ziren Bilborantz abiatzeko. Gobernadore zibilak gerra-egoera deklaratu eta armadari deitu zion. Loma jenerala maiatzaren 15ean iritsi zen Bizkaira, Meatzaldea bisitatu zuen eta ugazaberiarekin nahiz grebalarien ordezkariekin batzartu zen. Lomak ugazabak behartu zituen akordio bat sinatzera, bestela, armada meategietatik joateko agindua emango zuela mehatxatuta.

‘Loma Ituna’ izenez ezaguna den akordio horri esker, etxebizitza aukeratzeko askatasuna aitortu zen, kantinetan nahitaez erosteko beharra desagertu zen eta lanaldia 11 ordukoa izan zen udan eta 9 ordukoa neguan. Beste aldarrikapen batzuk, aldiz, ez ziren gauzatu, hala nola lanaldia 6 ordura murriztea 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, etenik gabeko 36 orduko atsedenaldiaz gozatzea, osasunarentzat kaltegarriak ziren fabrikazio-sistema jakin batzuk debekatzea eta abar.

 

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.