«Bizkaiko industriaren panoramika marraztuak» izeneko erakusketa apirilaren 1etik abuztuaren 31ra egongo da ikusgai Portugaleteko Rialia Industria Museoan
Portugaletek Gerardo D’Abraira ilustratzaile bilbotarrari egiten dio omenaldia. Artista ia ezezagun hau XX. mendearen erdialdean industria sarearen handitasuna islatu zuen ikuspegi panoramiko ikusgarrien bidez.
Erakusketak bere 120 lanetik berreskuratutako marrazki-bilduma bat jasotzen du. Horietan, Altos Hornos de Bizkaia, Euskalduna, Sesa, Izar eta Productos Vulcanizados bezalako fabrika handiak ikus daitezke.

Enpresek beren boterea erakutsi nahi zuten eta D’Abrairaren lan zehatz eta zaindua baliatzen zuten horretarako. Haren ospea azkar hedatu zen, eta Estatuko beste hainbat lantegik ere enkarguak egin zizkioten.
Marrazkiez gain, erakusketan artistaren objektu pertsonalak daude ikusgai —kamerak, idazteko materiala eta argazkiak—, haren sormen-prozesua hobeto ulertzeko. Museoak bisita gidatuak eta hezkuntza-jarduerak antolatu ditu ikasleentzat.
Tinta eta akuarelaz, Portugaletek bere iragan industriala berreskuratzen du eta D’Abrairari merezitako aitortza egiten dio.
Prentsaurrekoa
Ikusi Tele7-ren albistea eta prentsaurreko osoa link honetan.
Bisita gidatuak
Nahi dutenentzat, museoak erakusketa ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu. Izena emateko: 944 72 43 84.