BANDEN TRENA
Ezkerraldeko industria-arazoek, horren ondoriozko krisi sozialak eta euskal gizarteak XX. mendeko 80ko hamarkadaren erdialdetik aurre egiteko zituen erronkek eragin zuzena izan zuten musikan.
Protestatzeko abestiak zituzten talde ugari sortu ziren, bete ez ziren promesa guztiez eta aukera-gabeziaz nazkatuta.
Aurrekaririk gabeko adierazpena musikala zuten, eta abestien hitzak garratzak ziren, ez zuten inor epel uzten. Kontsumoaren, nuklearren, sistemaren, errepresioaren, militarizazioaren, matxismoaren eta abarren aurkako jarrera gogorra zuten, eta gogor gaitzesten zuten lur jota zegoen gizartearen inposizioa onartzea.
Horren adibideak ditugu web honetan.