
ARGAZKI ERAKUSKETA
“Isladak. Itsasadarreko lanbideak. Los oficios de la Ría” Sergio Monedero argazkilariaren erakusketa berria dugu.
Nerbioi itsasadarrean eta bere jendearengan du ardatz. Oinarri du Nerbioi itsasadarrari era batera zein bestera lotuak daudenen begirada antzematea.
Hogeita bost erretratu ditugu, urari begiratzera gonbidatzen gaituztenak baina paisaia barik, hura habitatu eta gogoratzen duten pertsonen ispilu legez baizik.





