
Aitor Ortizen argazki bat aurkituko duzu. 23 urte zituela, Guggenheim Bilbao Museoak hautatu zuen Frank Gehryren eraikinaren eraikuntza argazkien bidez dokumentatzeko. Bilboko hiri-eraldaketari, industria-jarduerari eta ondoren jarduera hori eraitsi edota itsasadarraren ingurura eraman izanari buruzko argazki-artxibo onenetako bat du (Sestaoko La Naval, Altos Hornos de Vizcaya, Cadenas Vicinay, Bilboko Portu Agintaritza, besteak beste). Argazkilariaren lanak Asian, Amerikan, Australian eta Europako ia herrialde guztietan jarri dira ikugai. Ezin konta ahala museotan erakutsi ditu bere lanak, hala nola Museo del Prado museoan eta Guggenheim Bilbao Museoan, eta Museo Reina Sofía museoko erakusketa iraunkorraren parte da.