Casilda Iturrizar Urquijo (1818-1900)
Bilbon jaio zen eta Portugaleten bizi izan zen. Tomás de Epalza Zubaranekin ezkondu zen, zeinak 1841ean Santa Ana de Bolueta sortu baitzuen eta 1857an, berriz, Banco de Bilbao.
Alargun geratu zenean, emakume apal, eskuzabal eta bihotz-zabal honek benetan bere interesekoak ziren ekimenak finantzatzeko inbertitu zuen jarauntsitako dirua: gizarte-babesa, hezkuntza eta kulturari lotutako ekimenak. Hala, honako hauek finantzatu zituen: neskentzako eskolak; ume behartsu eta langileentzako eskolak; eskola publikoetako ikasle nabarmenentzako bekak; Done Bizente Paulekoaren Langileen Patronatua; Fernando Pooren Misioak; Miserikordiako Etxe Santua; eta Ospitale Zibila. Halaber, akziodunik handiena izan zen Bilboko Koral Elkartean, Bilboko Antzoki Berrian (ondoren Arriaga Antzokia izendatu zen), eta La Enseñanza Católica izeneko sozietate anonimoan (ondoren Deustuko Unibertsitate bihurtu zena).
Testamentuan, bere jabetzako lursailetan, Portugaleten, umeentzako ikastetxe bat eraikitzeko agindua utzi zuen jasota: Casilda Iturrizar Andrearen Eskolak, zeinak agustindarrek zuzendu baitzituzten.