Meteoritozko Burdina. Xuxurlak mikroskopioaren ondoan
Mikroskopio-mahaiaren irudian zera ikus dezakegu: Cape York-en, Groenlandian, duela milaka urte eroritako meteorito baten xehetasuna. Meteorito hori ezagutzen den burdinazko meteorito handienetako bat da. Inuitek mende askotan zehar erabili zuten beren tresnak egiteko.
Aztarna batzuen arabera, K.a. 3900 urtean kultura, egiptoar, sumertar eta hititek dagoeneko Lurraz haraindiko metal hori erabiltzen zuten. Burdinari «zeruko sua» esaten zioten.
Egipton «zeruko metala» deitzen zioten eta sakratua zen, jainkoak zetozen tokitik zetorrelako.
Txinan erabili zen lehenengo burdinak ere jatorri meteoritikoa zuen.
Atilak, Hunoen erregeak, ere «zeruetako ezpata» horietako bat zuela uste da.
Tutankamonen hilobian aurkitutako aberastasun guztien artean burdinazko daga bat nabarmentzen da, faraoiak bere heriotza-bidaian lagun izan zituen ondasun guztien artean baliorik handiena duena. Daga horren sekretua honako hau da: ez zela edozein burdinekin fabrikatu, meteorito baten metalarekin baizik, hain purua ezen korrosioaren efekturik jasan gabe iritsi baita gaur egunera.
Kolonaurreko kultura guztiek —aztekak, maiak, inkak etab.— beren lurraldeetan eroritako meteoritoetatik ateratzen zuten labanak egiteko burdina, urreak baino balio handiagoa zuena.