Trabajos industriales. Rialia. Industria museo. Museo de la Industria

Egon bazeuden

Emakumeek industria-garaian egin zuten lan eskerga ikusezina izan ohi da, nolabait esatearren sistemaren mugetan egiten zelako. Esan genezake, irizpide ekonomizista erabiliz, ez dela ‘lantzat’ hartzen ezarritako ordutegi eta ordainsari jakin baten arabera egiten ez dena. Hala eta guztiz ere, emakumeen lana, ordaindua edo ordaindugabea, agerikoa edo ezkutukoa, funtsezkoa izan zen gizarte-orekari eusteko, eta, gainera, ongizate orokorra sustatzen lagundu zuen.

Halaber, esaten da emakumeek industrietan lan egin zutela gizonen soldata osatzeko beharrez, familiak aurrera ateratzeko; nolanahi ere den, emakume askok hainbat industriatan lan egin zuten. Gizonek bezala egiten zuten lan, baina halako ankertasun fin batez… ezen, gizonezkoek bakarrik egiten zuten pudelatzea izan ezik, prakadunek bezain lan neketsuak egiten baitzituzten, askoz ere soldata txikiagoren truke.

Emakume ugari zebiltzan ikatzaren, bakailaoaren eta egurraren zamalanetan. Neguan, arropa-ikuzleen eta ikatz- edo mea-garbitzaileen lana egiazko sufrikarioa zen, beti bustita eta heze lan egiten zutelako, ura ia izozturik zegoela.

Batik bat, tabako, dinamita, latorri, galleta eta kontserba lantegietan, emakumeek lan egiten zuten gehienbat, eta txirterak, kargatzaileak, zirgariak, saregileak, sardina-saltzaileak, pakete- edo fardel-egileak, ikuzleak, jostunak, lisatzaileak, sukaldariak, esneketariak, bendeja-saltzaileak, urketariak, erizainak ere baziren. Aurrekoez gain, etxeko zaintza-lanak ere egiten zituzten emakumeek.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.