
En la foto: La construcción del muelle de hierro permitió la entrada y salida en cualquier marea de buques de alto porte. Aún no se habían iniciado las obras del rompeolas de Santurtzi y del contramuelle de Algorta. A la derecha se pueden apreciar los restos de un barco hundido. (1891)
1835an, Gaspard-Gustave Coriolis matematikari eta ingeniari frantsesak «Coriolis efektua» deitua formulatu zuen. Haren arabera, Lurraren errotazioak eragindako indarrak itsas korronteak eskuinerantz desbideratzen ditu ipar hemisferioan eta ezkerrerantz hego hemisferioan, haizeekin gertatzen den bezala.
Ipar hemisferioan, beraz, ibai-ahoetan hondarrak eskuinaldean pilatzen dira eta ezkerraldean portuaren sakonera handiagoko tartea uzten dute. Hego hemisferioan, aldiz, ezkerraldean egiten da pilaketa.
Evaristo Churrucak 800 metro luze izango zen kai bat diseinatu zuen, aurrekoaren mutur batetik hasiko zena, eta Coriolis efektuaren jakitun izanik, 3000 metroko erradiodun kurbatura behartu zion, honela hiru urteren buruan barraren arazoari amaiera eman ziolarik.