
Banakako bisitak
Museoak ibilbide bat modu autonomoan egiteko aukera eskaintzen du. Horretarako, bisitariek informazio-panelen, bideoen eta QR kodeen laguntza izango dute erabilgarri, erakusketa-gunean zehar gidatuko dituzten solairuetan zehar. Hainbat zentzumenek gidatuko dute bisita: ikusmenak, entzumenak, usaimenak eta ukimenak. Ez da aldez aurreko erreserbarik behar.
Taldeentzako bisitak
Museoak gida batek artatutako taldeei bisita gidatuak egiteko aukera ematen du.- Erakusketa iraunkorrerako bisita gidatua
- Aldi baterako erakusketarako bisita gidatua

Ikastetxeentzako bisitak
Rialia Industria Museoak adin eta behar ezberdinetako ikasleei zuzendutako programa bat aurkezten du, gure iragan hurbilenaren historiaren zati bat ezagutzeko helburuarekin. Hainbat ibilbide eskaintzen ditugu:- • Prestakuntza etapa bakoitzerako.
- • Metodologia parte-hartzailea eta aktiboa erabiliz.
- • Testuinguruaren araberako ikaskuntza (STEAM) proposatzen dugu.
- • Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua sustatzen dugu.

Asteburuko bisita bereziak
- LARUNBATA (Astero) 11:30 Gaztelania 16:30 Euskara
- IGANDEA (Bi astean behin) 11:30 Ingelesa
Bisita arauak
- • Ezin da animaliarik sartu, txakur gidariak izan ezik.
- • Adingabeek heldu arduradun batekin batera etorri beharko dute eta bisitaldian ez dute korrika ez eta garrasirik egingo.
- • Museoaren barruan argazkiak atera daitezket eta filmatu ere bai, beti ere tripoderik eta flashik gabe.
- • Debekatuta dago erretzea, baita museora jan-edariak sartzea ere.
- • Ezin izango dira museora sartu tamaina handiko edo arriskutsuak izan daitezkeen objektuak: motxilak, maletak, aterkiak… Sarrerako kutxatiletan utzi beharko dira.
Zerbitzuak
- • Kontsigna
- • Igogailua
- • Komun egokitua
- • Haurtxo-aldagailua
- • Gurpil-aulkia
- • Bastoi-aulkiak
- • Beacon-ak
- • Audio gidak
- • Ikerketa gela
Erreklamazio-orriak daude