Taller de forja. Rialia. Industria museoa

Altzairuak

 

Ez da gauza bera kai baterako altzairua egitea eta tren baten zubirako, petrolio-ontzi kate baterako, itsasontzi baten kroskorako edo hegazkin baten fuselajerako egitea. Besteak beste, honakoak dira kontrolatu beharreko ezaugarriak: erresistentzia, elastikotasuna eta gogortasuna. Ezaugarri horiek aldatu daitezke, beste material batzuekin egiten diren aleazioak direla eta.

Aleazioen eta tenperatura-aldaketen abiaduraren ondorioz, askotariko altzairuak lortu daitezke.

Burdina, karbono eta tenperaturaren konbinazioak zehazten du daukaguna altzairua edo burdinurtua den. Hala, % 2,06 baino gutxiagoko karbonoa duten aleazioak altzairuak izango dira; % 2,06 eta % 7 arteko karbonoa dutenak, berriz, burdinurtuak. Horrez gain, tenperatura altuetan jartzen bada, industria-erabilera jakin baterako egokiak diren ezaugarriak dauzkan mikroegiturako altzairua lortuko dugu.

Mikroskopioaren ondoan, honako hauen laginak daude: ferrita, perlita, ledeburita, austenita, zementita, martensita eta widmanstätten. Aipatutako azkena Groenlandiako Cape York lurmuturrean duela milaka urte jausi zen meteoritoaren burdinaren zati bat da. Baliteke «siderurgia» hitzaren jatorria «sideral» izatea eta esanahia «izarretatik datorrena» izatea?

 

 

Taller de maquinaria. Rialia. Industria museoa
Taller de maquinaria. Rialia. Industria museoa
Taller de laminación. Rialia. Industria museoa
Taller de laminación. Rialia. Industria museoa
Taller de laminación. Rialia. Industria museoa
Taller de laminación. Rialia. Industria museoa

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.