
Arima Cool Tourrek familientzako ‘Peg dolls‘ izeneko tailerra egingo du maiatzaren 23an Rialia Industria Museoan. Pertsonaia koloretsu eta bakarrak sortuko ditugu! 8 cm-ko altuera duten panpintxo hauek errotuladorez eta pintura akrilikoz margotuko ditugu, gure sormen eta irudimenari bide emanez. Astronautak, alienigenak, munstroak, piratak… nahi dugun moduan pertsonalizatuko ditugu. Amaitzean, etxean oroigarri, apaingarri eta bizikide berriak izango ditugu, guztiz bereziak eta gure eskuetatik sortuak.
maiatzak 23 · 11:30
+6 urte
Euskara
10 ume + heldu bat ume bakoitzeko
Doako sarrera
Izen ematea: Kopuru beteta

