ARGAZKIA

Juantxu Rodríguez

Euskadiko Artxibo Historikoak lagatako Juantxu Rodríguez (1957-1989) artista portugaletetarraren hiru argazkien artean hirugarrena. Gerrako fotokazetaria zela, marine estatubatuarrek hil egin zuten, 1989an, AEBen Panamaren inbasioaren berri ematen ari zenean El País egunkarirako, Maruja Torres kazetariarekin batera. 25.000tik gora argazki utzi zituen, eta horiek Euskadiko Artxiboan daude gordeta. Egunkari hauetarako lan egin zuen: Deia, El País, La Vanguardia, Tribuna Vasca, Liberátion, Newsweek eta The New York Times.